Izena eman nahi duten herritarrek eskaera orria bete behar dute Udaletxeko Erregistro Orokorrean
2013ko urtarrilaz geroztik martxan da Lezoko Baratza Parkea. Gaur egun, 64 herritarrek dute 64 metro koadroko baratza norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko, horixe baitzen Baratza Parkearen helburuetako bat, baratzak aisialdi aktiborako topagune bihurtzearekin bat.
Lezoko Udaleko Ingurumen sailetik itxaron zerrenda osatu nahi dute, gaur egungo baratzezainetako batek baja emango balu, edo bete beharreko baldintzak beteko ez balitu, libre geratutako baratza lehenbailehen esleitzeko.
Itxaron zerrenda izena eman nahi duten herritarrek eskaera orria bete baino ez dute egin behar, eta Udaletxeko Erregistro Orokorrean sarrera eman.
Webguneko edukia berritua
Lezoko Udalak duen webgunean, Baratza Parkeak badu bere lekua. Berriki, informazioa eguneratu eta osatu dugu, besteak beste, baratza parkeak nola funtzionatzen duen azalduz, egitasmoan parte hartzeko bideak zehaztuz edota baratza parkearen filosofia xehatuz.