Erabiltzaile berriak baratza parkean

Or, 2014-01-24 15:02

Itxaron zerrendan mugimenduak izan dira eta une honetan hiru lagun daude bateren bat noiz libratzen den zain

Lezoko Udalak kudatzen duen Baratza Parkeko 64 baratzak esleituta daude momentu honetan. Joan den astean, hain zuzen, orain dela aste batzuk libre geratu ziren baratzak esleitu ditu Udalak. Mugimendu horren ondorioz, itxaron zerrendan aldaketak izan dira, eta egun, hiru lagun daude baratza bat libre noiz geratuko den zain.

Udaleko Ingurumen sailetik gogorarazi dute aukera dagoela Baratza parkeko itxaron zerrendan izena emateko. Horretarako, eskaera orria aurkeztu behar da Udaletxeko Erregistro Nagusian.

 

Arloa edo saila