Erabiltzaileek zalantzak argitzeko aukera izango dute bertan, edo-eta foroa erabiliz
Baratza parkeko ikuskaritza egutegia aldatu egin da. Hemendik aurrera, Ekoguneak zuzenean eskainiko du zerbitzua –orain arte azpikontratatuko enpresa batek egiten zuen–. Horixe da hain zuzen, aldaketaren arrazoia.
Ikuskaritzaren zeregina baratzen egoeraren jarraipena egitea da, eta erabiltzaileen zalantzak argitzea. Lezoko ikuskaritza goizean egingo da, 10:30etatik 11:30etara. Lehena martxoaren 19an izango da. Edozein kasutan, erabiltzaile guztiek kontsultak foroan egin ditzakete.
Hemen kontsulta dezakezu ikuskaritzaren bisita egutegia.