Baratza Parkeko erabiltzaileek Tomate-landareen zainketa ekologikoa izeneko ikastaroa jaso dute
Lezoko Udalak eta Ekoguneak antolatuta, Lezoko Baratza Parkeko I. Azokatxo Eguna egin zen joan den larunbatean. Hamabost bat erabiltzailek hartu zuen parte ikastaroan.
Bertaratu ziren erabiltzaileek Aitziber Otegi adituaren aholkuak jaso zituzten, Tomate-landareen zainketa ekologikoa izeneko ikastaroan. Tomateak nola landatu, landatu ondorengo zaintzak nola egitea komeni den, eta bestelako aholkuak jaso zituzten. Ikastaroa amaituta, Baratza Parkean osteratxoa eman zuten eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko aprobetxatu zuten.
Aurrez, Ekoguneko eta Udaleko ordezkariek inauguratu zuten I. Azokatxo Eguna. Eneko Lartige Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetarako batzorde burua izan zen bertan eta halako ekimenen “garrantzia” azpimarratu zuen.
Ikastaroaz gain, bertaratu zirenek Azokatxo Egunean jarritako hiru postuetan landareak, gazta edo-eta ogia eta eskulanak erosteko aukera izan zuten.
Lotura hauetan Lezoko Hitzak eta Lezoko DVk jasotako kronikak.