Neguko ikuskaritza egutegia zehaztu da, lehenengo bisita urriaren 13an izango da
Lezoko Udalak kudeatzen duen Baratza Parkean lau baratza libre daude momentu honetan. Ingurumen sailetik gogorarazi dute herritarrek aukera daukatela eskaera orria aurkeztu eta baratza bat izateko. Eskaera orria Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da.
Baratza Parkearen inguruko informazio guztia –ezaugarriak, helburuak, arauak, eta abar– lotura honetan ikus dezakezue.
Ikuskaritza egutegia
Bestalde, urtea bukatu bitarteko ikuskaritza egutegia finkatuta geratu da. Hiru bisita izango dira: urriaren 13an, azaroaren 17an eta abenduaren 15ean. Bisita horietan erabiltzaileek edozein zalantza argitzeko aukera izango dute.