Bihar Lopeneko bizilagunekin egingo da, eta etzi, Alde Zaharrekoekin
Joan den astean iragarri bezala, Lezoko Udalak auzokonposta egiteko kanpaina abiarazi du herriko 6 auzoetan. Ekimen honen nondik norakoak azaltzeko, auzo bakoitzean informazio-saio bana antolatu dugu.
Lehenengoa Lopene auzoko bizilagunentzako izango da, bihar, irailak 24, Tomas Garbizu Musika Eskolan (Arretxene kalea, 3) 19:00etan.
Bigarrena hilaren 25ean izango da 19:00etan Kultura aretoan. Bigarren hori Alde Zaharreko bizilagunei zuzendutakoa da.
Informazio bileretara joateko asmoa baduzu, mesedez, jakinarazi 943 492 215 telefonoan edo elkarrekin@gmail.com helbidean
Gainontzeko informazio bileren egutegia
Irailak 29 |
Arretxene – Txulotxo |
Tomas Garbizu Musika Eskola |
Irailak 30 |
Altamira |
Altzate Altamirako Auzo Elkartea |
Urriak 1 |
San Pedro - Pisbe |
Tomas Garbizu Musika Eskola |
Urriak 2 |
Aralar |
Euskara Kultura Aretoa |
Bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.