Udala bizilagunekin bilduko da gaur 19:00etan Kultura aretoan
Ainhoa Zabalo alkatea eta Leire Beteta Ingurumen teknikaria Polenzarrene eta Kala Nagusiko bizilagunekin elkartuko dira gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura aretoan. Portuko zaratak izango dituzte hizpide.
Udalak kexa kopuru handia jaso du azkenaldian. Bizilagunak kexu dira portuko zaratek sorrarazten dizkieten eragozpenengatik, eta Udalak arazoa konponbidean jartzeko orain arte egin dituen lanen berri emango du. Eta bide batez, bizilagunen kexak, iradokizunak eta proposamenak entzungo ditu kaltetuen ahotan.
Arloa edo saila