Papera eta kartoia edukiontzi komunitarioetan

Og, 2014-10-23 08:28

Eskaerak Atez Ateko Informazio Bulegoan egin behar dira

Lezoko Udalak 240 litroko edukiera duten edukiontzi urdinak eskuratu ditu, papera eta kartoia edukiontzi komunitario hauen bidez biltzeko.

Dagoeneko zenbait komunitate hasi dira bilketa komunitarioa egiten, eta Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, edukiontzi komunitarioak eskatzeko interesa dutenek Atez Ateko informazio bulegoan egin behar dute eskaera. Baldintza bakarra da bizilagun guztien adostasun agiria aurkeztea.

Ingurumen Sailetik edukiontzi hauek (0,58 x 0,72 x 1,06) komunitateetako sotoetan, garajeetan edo hondakin geletan jartzea proposatu da. Hondakin atal hori jasotzea tokatzen den egunean, asteazkenean, edukiontzia kanpoaldean utzi beharko da ezarritako ordutegiaren barne, 20:00etatik 7:00etara.
 

Arloa edo saila