Aurrez izena eman beharra dago, azkeneko eguna azaroaren 25a da
Karlos Saldise plazak Kontsumo Arduratsuaren Azokaren hirugarren edizioa hartuko du azaroaren 29an. Bertan, herritarrek etxean dituzten bigarren eskuko objektuak saltzeko aukera izango dute: arropak, tresnak, liburuak edo-eta bestelako objektuak. Baldintza bakarra, produktuak erabilgarri egotea da.
Eskaera egiten duten herritarrek salmentarako espazioa izango dute, eta Lezoko Udalak oihalezko poltsak banatuko dizkie saltzen dituzten produktu/objektu horiek bertan sartu eta erosleari emateko.
Salmenta postua jartzeko izena eman beharra dago 943 492215 telefono zenbakira deituz edo azokalezo@gmail.com posta elektroniko helbidera idatziz. Izen-ematea egiteko azkeneko eguna azaroaren 25a da.