Sei orduko ikastaroa da, martxoaren 24an eta 26an egiteko, 16:00etatik 19:00etara
Baratzezaintza ekologikoaren inguruko oinarrizko saio berria antolatu da. Ikastaroa 6 ordukoa izango da, bi saioetan banatuta: lehenengoa, martxoaren 24an (asteartea); eta bigarrena, martxoaren 26an (osteguna). Ikastaroa Kutxa Ekogunean egingo da, 16:00etatik 19:00etara.
“Baratzezain hasi berriak” ikastaroa doan jasotzeko aukera izan ez zutenek aukera berria izango dute orain. Ikastaroa elebitan izango da, eta bertan parte hartzeko izan ematea ezinbestekoa da. Hona emen eskaera orria.
Baratza Parkea
Lezoko Udalak kudeatzen duen Baratza Parkean hainbat baratza plazak libre daude momentu honetan. Ingurumen sailetik gogorarazi dute herritarrek aukera daukatela eskaera orria aurkeztu eta baratza bat izateko. Eskaera orria Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da.