Auzokonposta guneetako 10 minutuko jarraipen-bisita izango dira ostegun honetan goizeko 13:00etatik aurrera
Azaroan hasi ziren hainbat Lezoar herrian ezarritako 6 guneetan etxeko biohondakina konpostatzen. Ordutik hona astero jarraipen-bisitak egin ditu Elkarrekin 21 Ingurumen Aholkularitzak. Urte berriarekin kide berriak batzen joan direnez, azken hilabeteetan hainbat formazio-saio labur antolatu dira. Zalantzak argitu asmoz, bai partaide berrientzako bai dagoeneko konpostatzen ari direnen, baina argibideren bat nahi duten pertsonentzako, auzokonposta guneetan tutoretza-saioak antolatu dira ostegun honetarako (maiatzak 7).
Hamar minutuko tutoretzak izango dira auzokonposta gune ezberdinetan eta honako ordutegia jarraituko dute:
- Andreone atzealdea: 13:00etan
- Aralar: 13:15ean
- Arretxene-Txulotxo: 13:45ean
- San Pedro-Pysbe: 14:00etan
- Lopene: 14:15ean
-
Altamira: 14:45ean