Ostegunean, hilak 10, emango dituzte Euskara eta Kultura aretoan
Lezon auzokonposta egiten duten familiek zita garrantzitsua izango dute ostegunean, abenduaren 10ean. Egun horretan, egitasmoa martxan jarri zela urtebete pasa denean, emaitzen berri emango dute.
Udaletik bertaratzea eskatzen diete konpostatzen ari diren kideei, prozesua nola garatu den baloratzen laguntzeko eta aurrerantzean kontuan hartu beharreko neurri zuzentzaileak ezagutarazteko.
Udaleko Ingurumen teknikaria eta Elkarrekin 21 Ingurumen Aholkularitza enpresako teknikaria izango dira Euskara eta Kultura aretoan. Hitzordua 19:00etan da.