Lezo Herri-eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko irakasle koordinatzaileek iraunkortasunerako hezkuntza-programa honen ikasturteko 3. koordinazio-saioan izan dira
Joan den asteartean izan da bilera eta bertan izan dira Errenteria, Lezo eta Oiartzungo ikastetxeetako Eskolako Agenda 21 programaren koordinatzaileak. Udaletxeetako teknikariek eta Ingurugela-Ceidako (Eusko Jaurlaritza) arduradunek ere hartzen dute parte.
Ikasturte honetan ELIKADURA eta HONDAKINAK lantzen ari dira ikastetxeak eta bilera honetan, besteak beste, programa nola garatzen ari den partekatzeko eta ikastetxeek udalerri mailako diagnosiari nola helduko dioten definitzeko baliatu dute.
Hemendik ikasturte amaierara horrelako beste bi bilera egingo dira.