2016 urtean zehar jarraipen-bisita bana egingo da hilero, hurrena otsailaren 24an
Dagoeneko urtebete pasatxo da Lezoko hainbat herritarrek auzokonposta kanpainan parte hartzen dutela eta biohondakina konposta bihurtzeko prozesua modu egokian egiten dute gehienek. Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko Lezoko Udalak auzokonposta guneetan hilean tutoretza bana egitea adostu du aholkularitza-taldearekin.
Hurrengo bisita datorren asteazkenean, otsailak 24, izango da. Aholkularitza-taldeak 09:30etan abiatuko du Andreonen konpostagailuen ikuskaritza eta ondoren honako ibilbidea jarraituko du: Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamiran. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakira deitu dezake: 605 757 687 (Leire).
Bisita egutegia
Gainontzeko bisitak jarraian zehazten diren egunetan egingo dira –printzipioz ordutegi bera mantenduko da; aldaketarik balego jakinaraziko da–:
- Martxoak 22
- Apirilak 26
- Maiatzak 24
- Ekainak 28
- Uztailak 26
- Abuztuak 30
- Irailak 27
- Urriak 25
- Azaroak 29
- Abenduak 20