Furgobaratza, martxoak 16 bisita

Az, 2016-03-09 18:01

2016an zehar zazpi bisita egingo ditu eta horietako lautan (martxoak 16 barne) tailerrak eskainiko zaizkie Baratza Parkeko erabiltzaileei

Berrikuntzekin iritsiko da datorren asteazkenean, hilak 16, Furgobaratza Lezoko Baratza Parkera. 2016an zazpi bisita egingo ditu udalerrira, eta joan den urteko zerbitzuarekin alderatuta, bi nobedade izango dira:

  1. Baratzekideei zuzendutako tailerrak, interesgarriak izango diren gai zehatzak lantzeko (martxoaren 16an, apirilaren 20an, ekainaren 15ean eta irailaren 21ean).
  2. Baratza Parkea Elkarteko ordezkariekin bilerak, elkartearen dinamizazioan laguntzeko. Urtean bi egingo dira –datak zehazteke daude–.

Bi bisita ordutegi izango dira: 17:30etatik 19:00etara eta 18:00etatik 19:30etara.

  1. Gainontzean, zerbitzu hauek eskainiko ditu:
  2. Baratzekideei aholkularitza: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  3. Baratze parkearen ikuskaritza: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  4. Landare ekologikoak eta baratzetarako beste produktuak erosteko aukera.
  5. Zerbitzu desberdinak bertan kontratatzeko aukera (lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua eta inguruko landaretzaren garbiketa).
  6. Garai bakoitzeko baratze parke sareko aktibitateen berri eman (baratze parketako dinamizazio ekimenak, ikastaroak eta tailerrak, eta abar)

Ikus bisita egutegia.
 

Arloa edo saila