Martxoaren 22an aholkularitza-taldea 9:30ean abiatuko da Andreoneko gunetik
Bihar, martxoak 22, auzokonposta guneetako tutoretza izango da. Ohikoa den bezala, bisita Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariek egingo dute. Lehena goizeko 9:30ean izango da, eta hurrenkera honakoa: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro Pisbe, Lopene eta Altamira.
Hurrengo bisita apirilaren 26an izango da. Bitarte horretan, inork zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu, telefono zenbaki hauetara dei dezake: 943 521538 (Lourdes) edo 628 532 248 (Aitor).