Lezo Herri-eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek natura-ibilbideak eta elikadura-tailerrak burutuko dituzte apirilean
Ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programaren barruan Lezoko ikastetxeek Elikadura eta Hondakinak dituzte ardatz. Horri lotuta, haur-hezkuntzatik hasita, adin ezberdinetako ikasleek zenbait tailer burutuko dituzte. Herri-eskolako Lehen-hezkuntzako 2. mailakoak zentzumenen tailerrean aritu dira gelan Izadi 21en hezitzailearekin eta Lizeoko Haur-hezkuntzako 5. mailako ikasleek ere tailer berarekin aritu dira jolasean.
Lezoko ibilbide pedagogikoetan barrena
Udalak urte honetan estreinatu ditu herriko natura eta ingurunea, kirola eta osasunarekin uztartzeko ibilbide pedagogikoak: Xoxolurra – Alarguntza; Olatzar – Lorbide; eta Altamira – Bordatxo.
2011-12 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 programaren barne Bioaniztasunaren gaia landu zela, eta gaia, ordutik hona lantzen jarraitu dutela baliatuz, Lezoko ikasleak ibilbide horiek ezagutzeko irteerak egin dituzte Orain 21 eta Izadi 21 enpresen laguntzarekin:
- Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen-hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Altamira – Bordatxo ibilbidea ezagutzeko irteera bana egin zuten apirilaren 18an eta 22an.
- Institutuko ikasleak, berriz, apirilaren 18an eta 20an atera ziren oinezko bide hauek ezagutzera: batzuek Xoxolurra – Alarguntza ibilbidea egingo dute eta besteek Altamira - Bordatxo.
- Herri-eskolak ere bi irteera izan ditu: lehena Lehen-hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin zuten, apirilaren 25ean. Lehen-hezkuntzako 5. mailakoek, berriz, Olatzar – Lorbide ibilbidetik barrena ibiliko dira maiatzean.