Bihar, maiatzak 24, aholkularitza-taldea 9.30ean abiatuko da Andreoneko gunetik
Bihar, maiatzak 24, auzkokonposta guneeteako tutoretza izango da. Ohi bezala, bisita Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariek egingo dute. Lehena goizeko 9.30ean izango da, eta hurrenkera honakoa, Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro Pisbe, Lopene eta Altamira.
Hurrengo bisita ekainaren 28an izango da. Bitarte horretan, inork zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu, telefono zenbaki hauetara dei dezake: 943 521538 (Lourdes)/ 605 757 687 (Leire).
Etxeko konposta
Lantaldeko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen ari zaizkie, abiarazi dituzten etxez-etxeko bisitak baliatuz. Horretarako, telefonoz harremanetan jartzen ari dira etxean konposta egiten duten familiekin, beraien konpostatze prozesuari jarraipena egin eta eduki ditzaketen zalantzak argitzeko. Edonola ere, erabiltzaileek zalantzak izanez gero, honako posta elektronikora ere idatz daiteke: lezokonposta@gmail.com.