Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolan 4-7 urte bitarteko haurrengan adierazpenerako, musikarako eta mugimendurako gaitasuna esnatu eta garatzen dute, berariazko pedagogi-sistema baten bidez.
Ikastaro horri esker, musika-tresna aukeratzeko eta musikaz gozatu eta gustura sentitzeko bidea ematen zaie haurrei. Talde-lanean egiten dira prestakuntzarekin loturiko aktibitate edo esperientzi musikalak. Bitarte horretan, musika-tresnekin harremanetan sartzeko aukera izaten dute haurrek.
Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentuak hauek dira:
Trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, oboea, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, kitarra, bateria, kitarra elektrikoa, txalaparta, alboka eta dultzaina
Ikastaro honetarako zure seme-alaben izena eman nahi baduzu, bete ezazue izen-emateko orria eta ekarri Musika Eskolara, ekainaren 22tik 30era, goizeko 09:30etatik 14:30etara.
Hauek dira ikastaroen prezioak:
ASIGNATURA |
Lezokoak |
Kanpokoak |
Tresna + talde |
283,25 € |
469,06 € |
1. maila |
142,14 € |
234,53 € |
Osagarria* + taldea |
142,14 € |
234,53 € |
Tresna + taldea + osagarri 1 |
352,26 € |
581,23 € |
2 tresna + talde |
567,53 € |
936,99 € |
* Osagarriak, musika mintzaira eta hezkuntza musikala dira.
Bide batez, jakin, erakustaldi-klase bat egingo dela ekainaren 16an (osteguna), 18:00etan, Gezala Auditorioan, nahi duten haur guztientzat (gurasoak ere etor daitezke).