Ekainaren 7an, 22:00etan, emanaldia eskainiko dute udaletxeko plazan
Laia Molins klake dantzaria keta Berebille Swing musika taldeak Jazz Manouche & Claqué emanaldia eskainiko dute ostiral honetan Lezoko udaletxeko plazan. Jazza eta klakea uztartuko dituen emanaldia iluntzeko 22:00etan hasiko da, eta doan da. Euria egingo balu Saldise plazara lekualdatuko da.
Laia Molins Bartzelonan jaiotako klake dantzari ezaguna da. Berebille Swing taldea, berriz, 2011ko azaroan sortu zen eta Euskal Herriko hainbat tokitako musikariz osatuta dago.
Arloa edo saila