Gaur hasi eta abenduaren 24ra arte euskaraz ekoitzitako liburuak eta diskoak erosteko aukera izango da Kultura aretoan
Kultura aretoasaltoki bihurtu dute. Gaurtik hasi eta abenduaren 24ra arte Euskal Liburu eta diskoen azoka izango da bertan, goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara –larunbata eta igandetan zabalik izango da–. Azoka Lezoko Udalak Gabonetako programazioaren baitan antolatu duen ekimenetako bat da.
Bertan, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak erosteko aukera izango da, eta euskaraz ekoitzitako beste hainbat liburu eta CD. Aurreko edizioetan bezala, haur eta gazte sailari arreta berezia jarrik diote antolatzaileek. Lezoko Euskara Taldeak sustatutako azokan, 300dik gora liburu eta 25 bat CD aurki daitezke, besteak beste, Ramon Saizarbitoriaren Martutene, Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuaren edizio berritua, edota Krokoren abenturak.
Gabonei begira, Lezoko Azokak aukera paregabea eskaintzen du euskal kulturako produktuak kontsumitu eta oparitzeko. Horixe da, hain zuzen, Azokaren helburuetako bat.