Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan
Mañontzi Bertso Eskolak antolatuta, Lezoko Udalaren laguntzarekin, datorren otsailaren 22an Bertso-trama izango da Gezala auditorioan 20:00etan hasita.
Bertso-tramaren egilea Josu Goikoetxea da, eta berak aurkeztuko du. Kantuan, berriz, maila handiko laukotea ariko da: Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus.
Sarrerak 7 euroko prezioa du, eta dagoeneko eros daitezke Kultura bulegoan edo Interneten.
Arloa edo saila