Trapujale dantza ikasteko tailerra

Ar, 2014-02-18 10:19

Herritarrak animatu nahi dituzte dantza ikastera; hitzordua Saldise plazan jarri dute, 17:00etatik aurrera

Trapujalek dantza propioa du, horixe da aurtengo Inauterietako berrikuntza nagusia. Trapujale Taldeak dantza jarri dio Inauterietako musikari; hain zuzen, taldeko partaide den Joxe Mikel Garmendiak osatu du dantza.

Trapujale Taldearen asmoa da Inauterietan ahalik eta herritar gehienek dantzatzea, eta horretarako pausuak erakusteko tailerra antolatu dute larunbatean, 17:00etan Saldise plazan.

Trapujale Taldeak herritarrak animatu nahi dituzte larunbateko entseguan parte hartzera. Amaitzean, Lezoko Irrizaleak taldeak txokolate goxoa prestatuko du dantza ikastera gerturatzen diren guztientzako.

 

Arloa edo saila