Agortu dira bertso-tramarako sarrerak

Or, 2014-02-21 11:10

Sarrerarik ez dela geratzen iragartzeko txarteltxoa jarri beharko dute leihatilan

Mañontzi Bertso Eskolak, Lezoko Udalaren laguntzarekin, antolatu duen Bertso-tramarako sarrera guztiak agortu dira.

Bertso-trama bihar da, hilak 22, Gezala auditorioan 20:00etan hasita. Josu Goikoetxea da egilea, eta berak aurkeztuko du. Kantuan, berriz, maila handiko laukotea ariko da: Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus.

 

Arloa edo saila