Herritarrek harrera beroa egin zioten atzo iluntzean. Martxoaren 3ra arte mozorro festaz gozatzeko aukera izango da
Hasi dira Lezoko Inauteriak! Trapujale atzo iluntzean iritsi zen Martizkone baserritik, eta herritarrek harrera beroa egin zioten.
Herritarrak agurtu zituen Gurutze Santuaren plazan.
Jarraian, pregoia irakurri zuen.
Argazkian, Trapujale oroigarria jaso zuten Lezoko ikastetxeetako ordezkariekin.
Trapujalek begi onez hartu zuen herritarrek eskaini dioten dantza.
Gaurko egitaraua
Ikastetxeetako neska-mutilak izan dira goizeko protagonistak. Arratsaldean, hala ere, eta eguraldiak uzten badu, izango da non gozatua. Hemen Ostiraloriko egitaraua.