Sortu da Haur eta Gaztetxoen Jai Batzordea

Ar, 2014-04-01 11:04
Hamabost bat neska-mutilek osatzen dute, eta lehenengo iradokizunak prestatu dituzte
 
Pasa den ostiralean eratu zen Haurren Jai Batzordea. Hamabost bat neska-mutil elkartu ziren Lezo Herri Eskolan, eta bi orduko saio batean herriko festetan txertatzeko gustukoak dituzten hainbat ekimen zerrendatu zituzten.
 
Ekimen horiek gaur arratsaldean egingo den Festa Batzordera eramango dituzte, eta helburua da, ekarpen horiek jasotzea eta aintzat hartzea programazioa osatzerakoan. 
 
Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak aurreratu duenez, Haurren Jai Batzordeak bilera gehiago egingo ditu etorkizunean.  
Arloa edo saila