Baimena eskatzeko, maiatzaren 23a baino lehen idatzizko eskaera aurkeztu behar da Lezoko Udaleko Erregistroaren bulegoan
Lezoko Udalak festetan salmenta postuak jartzeko arauak finkatuak ditu dekretu bidez. Bertan zehazten denez, salmenta postua jarri nahi duen orok Udalaren baimena beharko du. Horretarako, eskaera egin eta Lezoko Udaleko Erregistroaren bulegoan aurkeztu behar da, goizeko 8:30etik 13:30era. Azkeneko eguna maiatzaren 23a da.
Postua jartzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:
- Alta egitea ekonomia jardueren gaineko zergan, dagozkion arauak betez.
- Alta egitea Gizarte Segurantzan.
- Higiene eta osasun baldintzak betetzea.
- Elikagaiak saldu behar badira, elikagai-erabiltzailearen agiria.
- Udalaren baimena izatea.
- Dagozkion tasak ordaintzea.
Eskaerarekin bat, hainbat datu adierazi eta dokumentazioa gehitu behar da:
- Eskatzailearen izen-abizenak, edo hala balitz, sozietatearen izena.
- Pertsona fisikoaren edo juridikoaren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFK).
- Helbidea eta telefonoa.
- Instalazioen eta salgaien deskribapena.
- …
Gainontzeko arauak (postu kopurua, lekua eta ordutegia; baimenak eta betebeharrak) hemen irakur ditzakezu. Eskaera orria, berriz, lotura honetan daukazu.