Zabarre pirataren bila joateko Batukada herrikoia joango da Xoxolurrera
Hogeita lau ordu baino ez dira falta Mendekosteak 2014 jaiei hasiera emateko. Dena prest dago Lezo jai giroan murgiltzeko, eta hiru egunez Udalak herriko eragileekin elkarlanean antolatu dituen ekimenez gozatzeko.
Urtero bezala, Zabarre piratari ongi-etorria egingo zaio. Oraingo honetan, Xoxolurren. 18:00etan Batukada herrikoia joango da bere bila. Hitzordua ikastola aurrean da.
Jaien hasiera ofiziala 19:30ean izango da, herriko plazan. Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko pirata txikiak izango dira pregoia irakurri eta txupinazoa botako dutenak eta herria festa giroan murgilduko dutenak.
Ordutik aurrera, hamaika ekitaldi izango dira haurrek, gazteek eta helduek Mendekoste jaiez disfruta dezaten.