Udal liburutegian izango da, asteazkenean, hilak 29, 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen dute, eta asteazkenean, azaroak 5, laugarren saioaren txanda izango da. Maite Franko izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Brankatapun! izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.
Azaroaren 12an izango da bosgarren saioa. Egun horretan Lur Kortak Aurorita beti polita ipuina kontatuko du.
Arloa edo saila