Asier Sarasola, Oier Gillan eta Bede Ertzean taldeak Nola belztu behar zuria poesia errezitaldia eskainiko dute larunbatean, hilak 20, Gezala
Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza poesia liburuetako poemak oinarri hartuta, poesia eta musika emanaldia sortu dute Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Gillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.
Eta larunbatean, abenduaren 20an, Gezala auditoriumean izango dira 20:00etatik aurrera Nola belztu behar zuria izena eman dioten ikuskizunarekin. Bertan, zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte. Maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorea eta bestelako gaiak jorratzen dituzte.
Sarrerak salgai
Emanaldia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude Kultura sailean, 5 euroko prezioan. Abenduaren 20an Gezalako leihatilan egongo dira salgai prezio berean.