Igande goizean baserriko produktuekin hornituko dute plaza
Igande goizean Karlos Saldise plazak San Tomasetako azoka hartuko du eta ospakizunaren harira Udalak goizean zehar hainbat ekimen antolatu ditu.
Ospakizuna Munttar Txistulari Taldearen kalejirarekin hasiko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Ordurako, Karlos Saldise plazak bere ohiko itxura utzi eta azoka itxura hartuko du. Bertan, Lezoko 12 baserrietako produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da. Hauek dira baserriak: Peliar, Bordatxo, Iribarren, Juan Martindegi, Piri, Larraka, Harriaundi, Lopene, Olamarta (txerria), Zunoyar azitegia, Nekane lordenda-Joseba Pikabea eta Borda Goizargi.
Era berean, beste lau postu izango dira plazan: Sarrikola ogitegia, Aitor Zabala Ezkurra (erle produktuak), Garrapiñadas el Triskel (fruitu lehorrak eta garrapiñatuak) eta Mañekoazpi (erroskilak, euskal pastelak…).
Txaloak eta txistorra pintxoak ez dira faltako plazan jarriko den tabernan.
Eguerdiko 13:00etan, berriz, Txorimaloen erakusketa ikusteko aukera izango da. Erakusketa Lezoko ikasleen lanekin osatu da.
Goiz guztian zehar dantza herrikoien emanaldia izango da herrian zehar.