Ekitaldiz beteta dator eguna: Gabonetako kalejirak, Kantujira, ikazkinaren bisita…
Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Eguberri bezperarako. Egun osoan zehar izango dira ekitaldiak, eta tartean, Euskal Herriko ikazkinik ezagunena gure artean izango da
Jarraian, egun horretarako prestatutako egitaraua:
- 10:00. Lezoko Gazte Asanbladaren Kantujira solidarioa Saldise plazatik abiatuta. Gipuzkoako Elikagaien Bankurako jasoko dituzte elikagaiak.
- 12:00. Gabonetako kalejira, Hator Hator kantatzera egitasmoa Euskal Herria plazatik abiatuta.
- Ondoren, Murixka Taldearen dantza emanaldia.
- 16:30. Aiton Bordako gabonetako kalejira Tomas Garbizu MEko Trikitixa taldearekin.
- 18:15. Katekesiaren Gabonetako kalejira Munttar Txistulari Taldearekin goiko elizatik abiatuta.
- 18:30. Olentzero San Pedro auzotik abiatuta.
Egun guztian zehar, presoen aldeko elkarretaratzea egingo da Gurutze Santuaren plazan.
Eguberri eguna
Eguberri egunean, berriz, Munttar Txistulari Taldeak herriko kaleak girotuko ditu 11:30etatik aurrera. Altamira Auzo Elkartetik aterako dira.
Ordu erdi beranduago, oparien banaketa egingo da Gurutze Santuaren plazan.