Saria Irrien Lagunak klubak banatzen du, egitasmoa zabaltzen laguntzeagatik
Joan den ostiralean Lezoko Udalak Irrien Klubak banatzen duen Irrizale saria jaso zuen, beste 24 eragileekin batera Pasaiako Albaolan. Guztiak, Irrien Lagunak kluba haurrentzako egitasmoa zabaltzen laguntzeagatik.
Saridunen artean udalak, ikastetxeak, auzo elkarteak, aisialdi elkarteak, aldizkariak, diseinatzaile bat eta Albaola bera daude. Lezoko Udalaren izenean, Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak jaso zuen Bizipoza Auzolan liburua.
Arloa edo saila