Gaur, maiatzak 21, Idoia Aizkorretaren Pertsonak ala animaliak erakusketa inauguratuko da 19:00etan Kultura aretoan
Zabarreren bila joateko mozorroak prestatu al dituzue? Bada, azkar ibili, bihar arratsaldean iritsiko baita. Zita arratsaldeko 17:30ean da, kaian. Eta pirata maitagarriaren etorrerarekin, festa lehertuko da Lezon. Ostiraletik igandera jai giroan murgilduko da udalerria.
Hauxe biharko egitaraua:
- 17:30. Zabarreren bila kaira.
- 19:00. Alkate txikiek jaiari hasiera emango diote. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Ondoren, Buruhandi eta Erraldoiak Munttar txistulari taldearekin.
- 19:30. Hernaniko Goiz Eguzki eta Aiton Bordako abesbatzaren emanaldia Gezalan.
- 20:00. Preso eta iheslarien aldeko enkartelada.
- 21:00. Piraten afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan. Amaieran DJa.
- 21:30. Gazteen afari-pirata eta musika Ibai Ondon.
Idoia Aizkorretaren erakusketa
Gaur arratsaldean Idoia Aizkorreta artista lezoarraren erakusketa zabalduko da Kultura aretoan. Bertan, zenbait erretratu jasotzen dira. Guztiak animaliak, pertsonen ezaugarri eta ofizioz.
Erakusketa ekainaren 4ra arte egongo da bertan. Eta bisitatzeko ordutegia, honakoa da: goizez, 9:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Azpian, Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean erakusketaren nondik norakoak azaltzen ditu Idoiak.