Antzezlana 20:00etan hasiko da, Gezala Auditorioan, eta sarrerak salgai daude
Lakrikun Antzerki taldeak Prest Gaude antzezlana taularatuko du Lezon, abenduaren 13an. Antzerki talde Azpeitian sortu zen 1994an, amateur bezala eta dagoeneko 19 urte daramatza eszenatokian, hainbat lanekin.
Lezora Prest gaude antzezlanarekin datoz. Trilogia baten bigarren ahalegina da. Greban gaude izan zen lehena, eta hirugarrena sortzeke dago oraindik.
Sarrerak, salgai
Ikuskizuna igandean izango da, 20:00etatik aurrera Gezala Auditorioan. Sarrera 5 € balio du, eta dagoeneko Internet bidez eskura daiteke. Igandean ere –aurrez guztiak saltzen ez badira behintzat– Gezalan erosteko aukera izango da.