Ostiralori: kalejira eta desfileak protagonista

Og, 2016-02-04 20:15

Egitarau zabalarekin dator Ostiraloria

  • 09:30 Kalejira Herri osoan zehar Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleekin.
  • 10:30 Lezo institutua eta Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik “Mundu luze-zabaleko inauteriak” emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
  • 11:00 “Trapujale festa” Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan).
  • Ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak mailaka.
  • 19:00 Zirikuen kalejira eta Sorgin Dantza herrian zehar Murixka Dantza taldearekin (Bekoerrota kiroldegitik abiatuta).
  • 19:15 “Erdi Aroko inauteriaren dantzak” desfilean Lezoko Euskal Dantzazaleekin eta jarraian, Gurutze Santuaren plazan emanaldia (eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan).
  • 20:00  Enkartelada.
  • 21:00 Antzerki emanaldia Gurutze Santuaren plazan Gazte Asanbladaren eskutik.
  • 21:30 Afari-herrikoia Lezoko Euskal Dantzazaleek antolatua Aizpea tabernan, (txartelak salgai tabernan 15€. Erdi aroko mozorroaz etortzea eskatzen da).

 

Arloa edo saila