Gaur hasiko da Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioa
Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Lezoko Udalak eta hainbat eragilek antolatu duten programazioa gaur hasiko da Kuadrillategiko gazteek egingo duten Word Kafe saioarekin. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 50 gazte inguru bilduko da Berdintasunaz: Hitz eta pitz izena eman dioten dinamikara.
Gaxuxa Emakume Taldeak antolatu duen bideo foruma larunbatean, hilak 5, izango da 18:00etatik aurrera Gezalan –sarrera doan da–. Las mujeres de verdad tienen curvas filma izango dute hizpide. Patricia Cardosok 2002 urtean zuzendu zuen pelikulak 18 urteko neska baten bizipenak kontatzen ditu.
Igandean, martxoak 6, Michel Azama dramaturgo frantsesaren La esclusa antzezlana ikusteko aukera izango da 20:00etatik aurrera Gezalan. Antonio Morenoren zuzendaritzapean, Ana Plaza aktorearen bakarrizketak kartzelara eramango gaitu, espetxean 16 urte bete dituen eta biharamunean asko geratuko den emakumea ikusiko dugu oholtza gainean. Gau horretan argitara ateratzen dira 16 urtez bahitutako bizipenak.
Sarrerak salgai daude Kulturan eta Interneten –eta igandean Gezalan–. Prezioa, 5 €.