XVIII. Sagardo Eguna ospatuko da, 18:00etatik aurrera Gurutze Santuaren Plazan
Udalak eta herriko eragileek egitarau zabala antolatu dute Mendekosteak jaien bigarren egunerako.
Lehen aldiz, 17.00etatik aurrera Bekoerrotan, kirol egokituaren erakustaldia izango da. Adimen urritasuna duten palistak izango dira bertan, tartean Bittor Alzuguren herritarra. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da, eta, pala partidak amaitzean, gurpildun aulkiko partidak izango dira. Partidak amaitzean, gurpildun aulkietan palan aritzeko aukera izango da.
Horrez gain, XVIII. Sagardo Egunaz gozatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Halaber, puzgarriak eta jolas parkea egongo da, haurrei bideratua, goizeko 11.00etan eta arratsaldeko 16.00etan.
Gauean, 22.00etan zezen suzkoaren erakustaldia egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, Lisker taldearekin berbena egongo da.
Ondorengoa da gaur, maiatzak 14rako, prestatu den egitaraua:
Maiatzak 14
9.30: Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
11.00: Puzgarriak eta jolas parkea Karlos Saldise plazan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegiko frontoian).
12.00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
12.00: XX: mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
13.00: “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandaren emanaldia Lezoko Dantzazaleekin batera Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarra eginez gero Karlos Saldise plazan).
14.30: Ondoren bazkaria Aizpea Ostatuan. Amaieran Andoni Ollokiegiren musika emanaldia (txartelak tabernan salgai 17€).
16.00: Puzgarriak eta jolas parkea Karlos Saldise plazan.
16.30: Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
17.00: Kirol egokitua: pala partidak Bekoerrota kiroldegiko frontoian.
18.00: XVIII. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan (Karlos Saldise plazan eguraldi txarrarekin).
19.00: Lasarte-Oriako jubilatuen abesbatza eta Lezoko Aiton Bordako abesbatzen emanaldia Gezala Auditorion.
19.00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
22.00: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, berbena Lisker taldearekin.