Udalak ohiko osoko bilkurarako deialdia egin du: ekainaren 1ean izango da, asteazkena, 19:30ean Biltzar Areto Nagusian.
Gai zerrenda:
1. Egoki irudituz gero, 2011ko apirilaren 6ko eta maiatzaren 18ko osoko bilkuretako aktak onartzea.
2. Lezoko babespeko apartamentuen araudi aldaketaren hasierako onarpenaren diktamena (2011GZ190005).
3. Proposamena aurrekontu aldaketarako: kreditu gehigarriak.
4. Proposamena, aurrekontu aldaketarako: kreditu transferentziak (2011KO020001).
5. Zinegotzien ondasun eta bateraezintasun aitorpen ereduak onartzeko proposamena (2011ID100002).
6. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
7. Galde-eskeak.