Gipuzkoako ahaldun nagusiak bilera irekia egingo du ostegunean Gezalan 19:00etatik aurrera
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Lezon izango da datorren ostegunean, hilak 20. Egun osoa pasako du udalerrian, eta Ainhoa Zabalo alkatearekin batera herriko hainbat interes gune ezagutzeko aukera izango du.
Lezora egingo duen bisita amaitzeko, herritarrekin elkartuko da Gezala auditorioan. Bilera irekia izango da, eta herritar orok izango du galderak egiteko aukera. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera hasiko da.
Ahaldun nagusia Gipuzkoako zenbait herri bisitatzen ari da, errealitate ezberdinak ezagutzeko. Horren baitan kokatzen da Lezora egingo duen bisita. “Gipuzkoako herrietako erradiografia egin nahi dugu eta, horretarako, neurri desberdinetako herriak ari gara bisitatzen, beraien kezkak entzuten. Azken finean, Aldundia jauregitik atera nahi dugu, herrialde osora iristeko”, adierazi zuen Oriora egin zuen bisita amaitu berritan.