19:30etatik aurrera hasiko da, Udal Areto Nagusian
Datorren ostegunean, hilak 27, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia egin du Ainhoa Zabalo alkateak. 19:30etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.
Gai zerrenda hamar puntuk osatzen dute:
- Urtarrilaren 30eko Ohiko eta otsailaren 13ko Ezohiko eta Presazko osoko bilkurako aktak onartzea.
- Bildu Udal Taldeak aurkeztutako mozioa: “Inposizioaren aurka; Ikurrina gurea”.
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Herriko Tabernak” izeneko 35/02 epaiketaren amaieraren ingurukoa.
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna”-ren ingurukoa.
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: 2014ko otsailaren 27a, Saharako Arabiar Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrenaren ingurukoa.
- Diktamina, Lezoko udal hilerrian erregimen eta funtzionamendua arautzeko udal ordenantzari hasierako onespena emateko.
- Diktamina, Serviocio enpresak esleitua duen kontratu baldintzak aldatzeko.
- Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketa.
- Alkatearen, Organu Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Galde-eskeak.
Arloa edo saila