EHBilduk eta EAJk mozio bana aurkeztu zuten bandera espainola udaletxean jartzeko inposaketaren aurka, eta bat egin zuten
Atzo iluntzean Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko Areto Nagusian. EHBilduko eta EAJko zinegotziek parte hartu zuten, eta eguneko puntu aipagarrienean, ikurrinaren aldeko eta bandera espainola udaletxeko balkoian jartzeko inposaketaren aurkako mozio bateratua onartu zuten. Aurrez, ordea, bai EHBilduk eta baita EAJk ere mozio bana aurkeztu zuten. Bilkura 2014ko urtarrilaren 30eko eta otsailaren 13ko Ezohiko eta Presazko osoko bilkurako aktak onartuz hasi zen.
Hauek dira landu ziren gainontzeko puntuak:
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Herriko Tabernak” izeneko 35/02 epaiketaren amaieraren ingurukoa. Aho batez onartu zen.
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna”-ren ingurukoa. Aho batez onartu zen.
- EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: 2014ko otsailaren 27a, Saharako Arabiar Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrenaren ingurukoa. Aho batez onartu zen.
- Diktamina, Lezoko udal hilerrian erregimen eta funtzionamendua arautzeko udal ordenantzari hasierako onespena emateko. EHBilduko botoekin onartu zen, EAJ abstenitu egin zen.
- Diktamina, Serviocio enpresak esleitua duen kontratu baldintzak aldatzeko. Aho batez onartu zen.