10:00ean hasiko da udaletxeko Areto Nagusian
Mikel Arruti funtzioko alkateak deituta, datorren astelehenean, hilak 18, ezohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 10:00etatik aurrera
Gai zerrendak hiru puntu jasotzen ditu:
- Europar Parlamenturako hauteskundeetan arituko diren hautets mahaiak aukeratzeko zozketa.
- 2014/15 urterako Tomas Garbizu Musika Eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartzeko diktamina.
- San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurkako errekurtsoa tarteratzeko Alkatearen dekretua berrestea.
Arloa edo saila