Lanak abuztuaren erdikaldean hasteko asmoa du Udalak
Lezoko Udalak bideraturako parte-hartze prozesuan Altamirako haur parkeen berrikuntza proposamen bozkatuenetariko bat izan zen.
Altamirako auzo-ekipamenduen berritze proiektuak bi haur parke berri jasotzen ditu. Hauetatik bat, aurretik eraikitakoa da. Bertan, lurra kendu, berria jarri eta kolunpio berriak kokatuko dira. Bestea, berriz, guztiz berria eraikiko da.
Lanak abuztuaren erdialdean hasteko asmoa du Udalak, horrela adostu dute kontratazioa esleitu zaion enpresarekin. Guztira, 21.202,06€ inbertituko dira.
Arloa edo saila