Gaur amaitzen dira udalekuak eta hainbat jarduera antolatu dira bukaera ospatzeko
Udalekuen azken eguna iritsi da jada eta, bukaera ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte arduranek. Bai monitoreak, zein gaztetxoak arrantzalez jantzi dira prestatuko ikuskizunetan parte hartzeko. Talde bakoitzak bere ikuskizun propio antzeztuko du gainontzeko taldeen aurrean. Besteak beste; dantzaz, bertsoez eta ipuinez disfrutatzeko aukera edukiko dute gaurko festan.
Ondoren, eta eguraldiak aguantatzen badu, trikitixaren doinuak Lezoko kaleak alaituko ditu kalejira eginez. Postu desberdinez osaturiko feria ere antolatu dute. Bertan, udalekuetako partehartzaileek boloetara jokatu ahal izango dute, baita aurpegia margotu edo kandelak itzali ur pistolekin.
Amaitzeko, eta energia indarberritzeko, merendola egongo da.
Gogoratu argazki galeria zuen esku dagoela hemen.