Behin betikoa da neurria, istripu arriskua ekiditeko
Lezoko Udalak Altamirako zebrabideen seinalizazioa hobetuko du. Neurri honekin, Iruneranzko norabidean –tunelaren sarreran– eta Donostiarako norabideko irteeretan dauden zebrabideetatik pasatzean sortzen diren arrisku egoerak ekidin nahi dira, gaur gaurkoz seinalizazioa eskasa da eta.
Altamirako errontondatik oinezko asko ibiltzen da egunero, eta irailean Lezoko 51 urteko emakume batek bizia galdu zuen bertan, Irunerako norantza hartzeko errepidean dagoen zebrabidea gurutzatzen ari zela auto batek harrapatuta.
Seinalizazioa hobetzearena, behin behineko neurria da irtenbide egoki bat aurkitu bitartean. Udal ordezkariak, Ainhoa Zabalo alkatea buru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Joseba Altube Bide Azpiegituretako zuzendari nagusia eta Jesus Angel Maguregi Plangintza eta Ustiapen Unitateko buruarekin elkartu ziren urrian bertako arriskuak saihesteko har daitezkeen neurriez hitz egiteko. Bileran, Udaleko ordezkariak errotondako arazoari “irtenbide definitibo bat” bilatu beharraz mintzatu ziren.
Seinalizazio lanak hobetzeko aurrekontua 17.973,29 eurokoa da.