Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, urtarrilak 26, Ohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak. Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Hauxe da gai-zerrenda:
- Egoki irudituz gero, 2015eko urtarrilaren 12an egindako ohiko bilkuraren akta onartzea.
- 2014ko martxoaren 31n, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen erabakiarenberrikuspen prozesuari hasiera emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Altzate udal igerilekuko estalkiaren eraispenaren eta eraberritzeko obra zibilaren bigarren zertifikazioa onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Arretxene kaleko 1go behe oinean lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Faktura zerrendak onartzeko proposamena (Kontuhartzailetza).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde-eskeak.
Arloa edo saila