Helburua da bertatik igarotzen diren ibilgailuen abiadura murriztea eta eremua oinezkoentzat seguruagoa egitea.
Elias Salaberria ibilbidea trafiko handikoa da eta Udalak hainbat kexa jaso ditu herritarrengandik bertatik igarotzen diren ibilgailuen abiadura bizkorra dela eta.
Kexa horiei jarraiki eta arazoari irtenbidea emate aldera, otsailaren 1etik aurrera, ibilgailuen abiadura neurtu eta murrizteko kontrolak egingo ditu Ertzaintzak aipatu eremuan.
Izan ere, kontuan izanik Elias Salaberria herrigune zeharkatzen duen ibilbidea dela, neurri horren helburua da bertatik igarotzen diren ibilgailuen abiadura murriztea, bizilagunen kexa eta beldurrei erantzuna eman eta aipatu eremua oinezkoentzat seguruagoa izan dadin.