Azaroaren 29an, ohiko Osoko Bilkura

Or, 2023-11-24 14:16

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Datorren asteazkenean, azaroak 29, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Mikel Arruti Salaberria alkateak. Arratsaldeko 18:00ean hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Gai zerrenda:

  1. 2023ko irailaren 28an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.

  2. 2024ko udal aurrekontuak onartzeko irizpena.

  3. 2024. urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda onartzeko irizpena.

  4. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) atxikitzeko irizpena.

  5. Aparkaldi mugatua arautzeko ordenantzaren aldaketari aurkeztutako alegazioak ezezteko eta araudia behin betiko onartzeko irizpena.

  6. 2024ko Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena.

  7. 2023 ekitaldian kreditu kobraezinak aitortzeko irizpena.

  8. Itxitako ekitaldietako erreziboen baja irizpena.

  9. Udalbatzaren eskumenekoak diren espedienteetan Kontratazio Mahai Iraunkorra eta bere osaera izendatzeko irizpena.

  10. Udal kontu-hartzailearen txostenen berri ematea:

  • 2022ko aurrekontu likidaziotik datozen zerbitzuen kostuen azterketa.

  • 2023ko 3.en hiruhilekoa, Ordainketen Bataz besteko epea.

  • 2023ko hiruhileko finantzen eta aurrekontuen arloko informazioa.

     11. Mozioak:

  • Grupo Municipal Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako mozioa: Klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioa.

  • Grupo Municipal Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako mozioa: Udalerriko alokairuaren merkatuko prezio garestiek tenkatutako eremuaren definizioa.

  • Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak aurkeztutako mozioa: Gutxieneko pentsioa 1080.

  • Lezoko EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa: Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa.

      12. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

      13. Galde-eskeak.

Arloa edo saila