Udaletik, aipatu ekintzak gaitzetsi dituzte eta errespetua eskatu dute
Pintaketak agertu dira Lezoko kaleetan. Azken hilabeteetan errepikatzen ari den egoera da hau.
Horregatik, Udaletik, beste behin, aipatu ekintzak gaitzetsi dituzte eta herritar guztionak diren espazio publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu dute. Izan ere, horrelako ekintzek herritar guztiengan dute eragina eta bizikidetzaren kontra egiten dute.
Herritarrek badituzte beren aldarrikapenak egiteko bideak eta, inondik inora, ezin dira herriko kale eta paretak pintaketez josi. Hori dela eta, horrelako ekintzak eta jarrerak alde batera uzteko eskatu du Udalak.